AUZO KONPOSTA BAZTAN BERRIN ETA ARRAIOZEN

Egun hauetan konpost komunitarioan parte hartu behar dutenekin bilerak egin ditu udalak, konposta nola egin erakutsiz. 

Teknikarien azalpenekin batera herritarren artean bolondres bat aukeratu behar izan dute ere. Auzo konposta proiekto hau Anizkoarekin du lotura. Azken hontan herriko 100%ak egiten du konposta eta bertze bi herrietan arrakasta polita izaten ari da.
Konpost kanpaina hauekin gaur egun Iruñeko zabortegira eta laister Tuterara eramaten den zaborra guttitzea lortu nahi da.  Honek  garraio eta tratamendu  kostu eta  ingurugiroari egiten zaion kaltea guttitzea ekartzen du.