KORRIKA BESTA BAZTANEN

Korrikaren 18.edizioa gainean dugula eta, azken egunetan gehituz doa Korrika Kulturalaren barne eginiko ekitaldi kulturalen kopurua. Horren haritik joan den larunbatean Korrika Besta eguna ospatu zen Baztanen. Goizean goizetik Amaiurko elkartean gosaldu ondotik Bizikleta Martxa abiatu zen Elizondo aldera herriz-herri pasatuz. Ondotik bazkaria izan zen Elizondoko Gaztetxean eta arratsaldean bertso poteoa Ander Lizarralde eta Unai Muñoa bertsolariekin, Fanfarremifa fanfarreak alaiturik. Eguna akitzeko, Kaskezur eta Makulu Ken taldeek emanaldia eskeini zuten Gaztetxean bertan.