Magnak Zilbetiko Antzerin egin nahi duen harrobiaren aurka herritarren mobilizazio berria egin zuten atzo Erroibarko herrixkan. Bertarat ere hainbat baztandar hurbildu ziren Zilbetiko egitasmoa Erdizekoaren moduan Aldude Mendi izeneko Zainketa Bereziko Gunean (ZBG) eginen baita. Multinazionalaren presioen gainetik irudimena eta antolaketarekin egitasmo hau gelditzeko dinamikak aitzinerat jarraitzen du horrela oihartzun handia izan duen Gernikaren margoketarekin bat, bertako pagoak zaintzeko ekimena ere abiatu dute. Gernika margoturik dagoen ingururat mendi itzulia egin eta gero herriko pilotalekuan otorduaz, kantaldiaz eta eztabaidetaz gozatzeko aukera izan zen.

Gaurko Berrian gaiaren inguruko informazio gehiago dakarte.