ESKUALDEKO BASOZAINAK LAN PUBLIKOAREN ALDE



Atzo Bertizen elkarretaratzea egin zuten eskualdeko basozainek. Bertan GAN enpresa publikoa pribatizatu nahia salatu zuten: 
Nafarroako gure administratzaileen lan publiko arloan azken pausoak salatu nahi ditugu. Ekainaren 7an GAN enpresa publikoan (lehenagoko Viveros y repoblaciones de Navarra) ERE bat aurkeztu zuten, langileen % 55 kaleratzea planteatuz, hau da, 65 langile finkoak kanpora bidali, lehendik bidaliak izan ziren ebentual guziak gain. Enpresa publiko hau 1982etik lanean ari da galerarik eta arazorik gabe. Orain badirudi administrazioa mehetu nahia honetan enpresatik kanpoko zorrak (los Arkoseko zirkuitoa, museo sanferminero etab.) erabili nahi dituzte aitzakitako, enpresako zorra eta lan eskasa erabiliz justifikaziorako. Enpresa publiko guzien zorraren % 2a du GAN-ek baino kaleratzearen guzien % 50 sufritu behar du. 
Gure ustez hau bide bereko bertze pauso bat da, lan publikoa hondatu eta pribatizazioaren alde egiteko.  Gure kasuan 13 basozainen postu amortizatu dira aurten, postu hauek desagertu dira betirako, eta orain erretiratzen diren basozainen postuak ez dute betetzeko inolako asmorik. Krisia dela eta, arlo publikoa desegin nahi dute eta nahiz eta gurea ez izan osasun arloa eta hezkuntza bezain beharrezkoa edo garrantzitsua, uste dugu ingurumenaren zainketa eta gestioa ezin dela esku pribatuetan utzi inolako kontrolik gabe.