UDAL BARATZAK ESKATZEKO EPEA ZABALIK

Baztango udal gobernuak  udal baratze sozial  eta ekologikoen eskatzeko epea zabaldu berri du. Lehendik interesa erakutsi zutenei gutun bat bidali zaie berriz ere izen ematera etorri beharko dutela adieraziz. Interesatuek Baztango Udal bulegoetara hurbildu beharko dute eskaera orria betetzera. 
Baratzeak, ordenantzetan zehaztutako irizpideen arabera banatuko dira. 

Eskatzeko epea: ekainaren 17tik uztailaren 10era bitarte