KEPA ARIZMENDI ELIZONDARRAREN LIBURUA BIDEAN

Kepa Arizmendi elizondar margolari eta iheslaria zenaren familia eta lagunek baztan batzen ekimena martxan jarri dute. 2014eko udaberrian zenbait ekitaldi eginen dituzte bere omenez eta horien artean bere lanen eta bizitza bilduko duen liburu bat argitaratu: Kepa Arizmendi, margolari, ibiltari.
Liburu hori argitaratzeko diru bilketa egiteko asmoz Mutildantza izeneko koadroaren puskak 20 eurotan salduko dituzte heldu den igandean Baztandarren Biltzarran. Erosle bakoitzak batetik  liburua eskuratuko du eta bertzetik “mutildantza” koadroaren argazki haundi baten zozketan parte hartuko du.  
NON: Elizondoko ziga plazan 
NOIZ: Baztandarren Biltzarra egunean goizean barna
Kepa Arizmendi elizondarra 2009ko ekainaren 5ean Baionan hil zen, 50 urte zituela.  20 urte baino gehiago eman zituen ihesean eta azken urteetan Baionan bizi zen.