HONDAKINEI BURUZKO TAILERRAK ESKOLETAN

Prentsa ohar baten bidez Baztango Udalak, Nafarroako Gobernuko Ingurumen Arloko Baliabide Zentroaren laguntzarekin ikasleendako eskeini dituen hondakinei buruzko tailerren berri eman du.
Hiri hondakinen gaikako bilketa eta prebentzioa sustatzeko asmoarekin Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei eskeini zaizkie tailerrak hondakinen kudeaketaren garrantziaz informatu eta sensibilizatzeko asmoarekin.
Baztanen 11 tailer eginen dira eta 200 ikasle inguruk parte hartuko dute. Horrekin batean ikastetxeetan gosaltzeko orduan sortzen diren hondakinak murrizteko intentzioarekin, ikasleei gosaria biltzeko oihalezko bilduki berezi bat (Boc´n rolla deitzen dena) banatuko zaie. 
Prentsa ohar osoa hemen