AROZTEGIAKO PROIEKTU ESPEKULATZAILEA GELDITUA!!!

ZORIONAK!!

Gaur goizean jakin denez Nafarroako Administrazioarekiko auzi epaitegiak Aroztegia eta gero zer? plataformak aitzineko udalak onartutako lurren birkalifikazioari jarritako errekurtsoak onartu ditu; hortaz, lurren birkalifikazioaren aurkako errekurtsoa onartuta Aroztegiako proiektu urbanistikoa bertan behera geldituko da. Lurren birkalifikazioa aitzineko udalak  aho batez onartu zuen, NaBairen eta UPNren babesarekin. Birkalifikazioarekin 40 hektarea lur ez urbanizagarri urbanizagarrian bihurtu zuten. Plataformak lur horietan baso-lurrean sutea izan zelako eta proiektuak zituen gabezi nabarmenengatik bi errekurtso jarri zituen eta gaur goizean jakin denez epaileak plataformaren argudioak ontako eman ditu.
Aroztegiako eremuan luxuzko hotelaz eta golf belagiaz gain 252 etxebizitza berri egin nahi zituzten 800 pertsonako herrigune berria. Horrek, hasieratik, herritarren aurkakotasuna eragin zuen eta Lekarozen egindako herri galdeketan nabarmen gelditu zen. Ondotik, Aroztegia eta gero zer? plataforma sortu zen. Proiektuaren promotorea Palacio Aroztegia da eta bertan gero krak egin duen Caixa Galicia eta Arozena familiakoak daude.