Saltatu eta joan eduki nagusira
arranbela

arranbela

Bilatu blogean

Data: urria 04, 2013
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

errepresioa mobilizazioak presoak
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

Ikusienak

Irudia

20 urteko kartzela eta 56.000 euroko zigor eskaera zazpi laguni

Aroztegiako auziperatuekin elkartasuna adierazteko agerraldia egin da Lekarozen. 270 pertsona bertaratu dira Aroztegiako jauregi parean izandako prentsaurrekora. Argazkietan auziperatutako 7 herritarretatik 5 agertzen dira mahaiaren bueltan eserita. Bertan pasa den mezua osorik sartu dugu: "2021eko udaberrian Baztango Lekarozko herria loratu zen bere lurrak defendatzeko nahiarekin. Espekulazioaren mamurru beltzak bere makinekin, beraiendako espreski egindako legeak errespetatu gabe eta Baztango herritarren eta tokiko erakundeen erabakien gainetik pasatuz, gure lurrak xehatzera etorri ziren. Agertu bezain fite Euskal Herriko xoko guzietatik herritarrak Aroztegirat hurbildu eta akanpada koloretsu, eta desobedientearekin, gure gorputzak makinen aitzinean paratuz, basakeria zen obra hura gelditzea lortu genuen. Palacio de Arozteguia SL, TEX eta QUEIPO SL etxerat igorri genituen, ZORIONAK! Euskal Herriko eragile, norbanako eta mugimendu anitzen babesari esker gertatu...
Irudia

ERRATZUN BERTAKO HAZIEN EGUNA GIRO ONEAN EGIN ZUTEN

Larunbatean, negu giroko eguraldiarekin Bertako haziaren eguna egin zuten Erratzun. Modu horretan goizeko 10:30tarako Etxelebertzeko elkartearen gerizpean hazien mahaia paratu zuten: banabarra, tomatea, kalabaza, artoa... eta, horiek trukatzeko aukera izan zen.   Ondotik Jakoba Errekondo ren mintzaldia etorri zen. Ordurako Etxelebertzeko goitiko solairua jendez bete zen eta  giro berotu, nahiz kanpoan hotza eta alimaleko haize­ erauntsiak ari. Harat hurbildutakoek  usurbildar nekazal ingeniariaren Bizi Baratzea liburuaren aurkezpena interes biziz segitu ahal izan  zuten. Mintzaldia Josetxo Apezetxea erratzuarrak aurkeztu zuen eta liburua argitaratu duen  ARGIA astekariko Mikel Asurmendik ere hitza hartu zuen. Jakoba Errekondok baratzearen eta  baratzegintzaren garrantzia aipatu zituen eta, pittanaka­pittanaka, bere komunikazioarako dohaiaz  baliaturik liburuaren barrenkiak aletu.  Elikaduraren gaineko kezka eta, hortaz, baratzegintzarena,...

ALDI BATERAKO GIZARTE LANGILE LANPOSTUA ATERA DU UDALAK

Baztango Udalak, Gizarte Langile lanpostua aldi baterako betetzeko deialdia atera du, eszedentzian dagoen pertsona lanpostura itzuli arte. Oposizio-lehiaketa gainditzen duten hautagaiekin lan poltsa sortuko da etorkizunean ordezkapenak bideratu ahal izateko. Izen emateko epea, ekainaren 14an akituko da. Informazio gehiago hemen:  BAZTANGO UDALA

EUSKARA BATZORDEAREN AZKEN AKTA

Azken udal euskara batzordean gai hauek izan zituzten mahai gainean: Aitzineko Euskara batzordearen akta onartzea, hala badagokio. Baztango Udaleko Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana, UEMAk prestatua.  Kirol arloan haur-gaztetxoen euskararen erabilera sustatzeko ekimena.  Osasun arloan euskararen erabilera bermatzeko ekimenen egoera.  Udalak Kontseiluarekin sinatzeko asmoa duen lankidetza hitzarmena.  Udalak AEKren Suinki euskaltegiarekin sinatzeko asmoa duen lankidetza hitzarmena.  Iruritako historia soziolinguistiko hurbila aztertzen duen ikerlanaren argitalpena eta aurkezpena.  Mariano Izeta sortu zeneko mendeurrenaren ospatzea eta Dirua galgarri eleberriaren berrargitalpena.  Abenduko Udal agendarako proposamenak pentsatzeko deia.  Galde-eskeak eta nork lekarkeena. Akta osoa hemen
Blogger zerbitzuak eskainia