Saltatu eta joan eduki nagusira
arranbela

arranbela

Bilatu blogean

Data: urria 24, 2013
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

Hezkuntza mobilizazioak
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

Ikusienak

AZKEN EUSKARA BATZORDE IREKIAREN AKTA

Azken euskara batzordean gai hauei buruz solastu ziren: Udalaren webgune berriaren gaineko informazioa.  Udalak UEMArekin eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiarekin batera abiatuko duen kanpaina osasun arloan. 2014ko euskara saileko aurrekontuetarako egitasmo proposamenak.  Eskoletako aurrematrikulazioaren epea eta D ereduaren aldeko lana. Udalak Eusko Ikaskuntzarekin duen hitzarmena eta proiektu-proposamenak.  Galde-eskeak eta nork lekarkeena Akta osoa hemen
Irudia

NAFARROAKO GOBERNUAK BAZTAN OBRAK EGITEKO AUKERIK GABE UTZI DU

Baztango udalak agerraldi publikoa egin du Nafarroako Gobernuaren murrizketengatik eta diru publikoaren kudeaketa ezin txarragoarengatik Baztango oinarrizko obrak ez direlako egiten ahalko. Hemen duzue bertan irakurritakoa
Irudia

METAZIRI ALDIZKARIA BERTZE BEHIN BAZTANEN ALDAKETA LAGUNTZEKO TESTU MAMITSUEKIN

Geldialdi baten ondotik Metaziri aldizkariak udaren hasieran 17. alea argitaratu zuen. Ale berria berrikuntza batzuekin heldu da  www.metaziriekoizpenak. blogspot.com  sareko gunea ere abiatu baitute. Elkarrizketa honetan aldizkarikoekin azken aleaz lau solas egin ditugu. Informazio gehiago nahi izanez gero aipatu sareko gunean duzue. Arranbela : Metaziri berriaren argitalpena denboran pixkat luzatu zaizue… Metaziri:   Bai, hala da. Oraingo ale hau 17. dugu eta orain urte eta erdi argitaratzeko asmoarekin hasi genuen. Azkenean afera bat eta bertze ekainaren hondarra artio gibelatu zaigu. Alta, aldizkariko testuetan denboraren iragateak ez du sobera eragin, nahiz akaso, denbora tarte hau pasatu ondotik gogoeta batzuk bertze zehaztapen bat eduki beharko luketen. Arranbela:   Eta, edukiei buruz zer aipatzen ahal duzue? Metaziri:   Ba, betiko gisan, Baztanen abian dauden prozesu herritar, politiko, ekonomikoak ulertu, problematizatu eta dagokionean ...
Irudia

"KIRIKA FM" LIBURUAREN AURKEZPENA

Metaziri kolektibo editorialak Elurre Iriarte BaƱez arizkundarraren Kirika FM, bizi garen munduei begira  izeneko liburua aurkeztu du prentsa agerraldi batez Iruritako Jauregiarte taberna kulturalean. Metaziri pentsamendu aldizkariaz gain, Baztango sortzaileen lanak argitaratzen ditu eta, Bazaudete olerki liburua eta Hiru ilargi laurden nobelaren ondoren, Kirika FM, bizi garen munduei begira gogoeta bilduma aurkeztu du. Liburuak Elurre Iriartek Xorroxin irratiko Di-da tartean egindako gogoetak biltzen ditu, paperera ekarriak. Testuak irratirako pentsaturik izanik, laburrak, zuzenak eta irakurterrazak dira eta, egileak berak aurkezpenean erran duen moduan, hausnarketarako eta eztabaidarako tartea ematen dutenak. Honako tokietan eskura daiteke 10 sosetan: Zugarramurdiko Marixan ostatuan; Erratzuko Zubi Punta ostatuan eta Altxuko dendan; Arizkungo Dolaetxea ostatuan eta estankoan; Elizondoko Axular liburu-dendan, Kiliki dendan eta Intza eta Ilargi ostatuetan; eta Orono...
Blogger zerbitzuak eskainia