INES DEL RIO ETXEAN DA!


Estrasburgoko auzitegiaren epaiaren ondotik Españako Auzitegi Nazionalak Ines del Rio askatzea erabaki zuen eta atzo berean etxerako bidea hartu zuen Teixeiroko kartzelatik atera ondotik.
Londresen preso zen Antton Troitiño ere baldintzapean libre gelditu da Londresko Auzitegi nazionalak hala erabakia.
Orain gainerako kasuetan eginen dutenaren esperoan, gogoratu behar dugu Iñaki Erro Parot doktrinaren aplikazioa egin ziotela duela hiru urte.