"POZA: ZERGATIK DANTZATZEN DUTE BOSNIARREK" ANTZEZLANA IRURITAN

Bost lagun gela batean zerbait ederra gertatzeko esperoan. Gertakizun krudeletan ikus daitekeen edertasuna izanen dute solasgai, Bosniako gerra edo munduko edozein gatazka gogoan. Azkenean, gela horretatik atera gabe, edertasuna sortzen saiatuko dira: beldurtzeraino gozoak diren momentuak, hunkiduraraino ederrak diren krudeltasunak. Jabi Barandiaran, Idoia Beratarbide, Ander Fernandez, Oier Guillan, Asier Sarasola dira lan honen protagonista.
  • NOIZ: Urriaren 27an, igandea, 19:00etan
  • NON: Iruritako Gizarte Bilgunean