URRIAREN 19an "GAINEZKA EGIN DUEN TANTA" ELIZONDON

Espainiako estatuak bere epaile eta polizi aparatuaren bidez Herrira mugimenduaren aurka egindako erasoa salatzeko, aitzineko astean urgentzia eta premia gorriz Euskal Herriko herri eta auzoetan ekimenak biderkatu ziren. Haatik, Nafarroan bizi dugun salbuespen egoera etengabean, Espainiako Gobernuaren Nafarroako delegaritzak urriaren 4tik 5era bitartean Elizondon egitekoa zen kanpaldia debekatu zuen. Hala ere ortziral atsean 65 herritarrek sarekada salatzeko elkarretaratzean parte  hartu zuten.

Horrela gauzak, Nafarroako Gobernu delegaritzaren hamekagarren erabaki autoritarioa salatzeko eta Euskal Preso Politikoen eskubideen alde agertzeko urriaren 19an, Elizondon, 12 orduko elkarretaratzea eginen dugu. Elkarretaratzearen leloa Gainezka egin duen tanta izanen da eta, goizeko 10:00etatik gaueko 10:00etara iraunen du; bertan Baztango eragile desberdinek parte hartuko dute. Hala, Euskal Preso Politikoen aldeko elkartasuna kaleetatik desagertarazi nahi izan duten honetan, berriz ere, inoiz baino indartsuago eta ozenago kalerat aterako gara. Euskal Preso politikoen eskubideen alde eta gobernu delegaritzaren autoritarismoaren aurka,

adierazpen askatasuna!