AZKEN MOMENTUKO ALDAKETAK LARUNBATEKO KONTZERTUAN NAGUSI


Pello San Millanek utzitako argazkia
Larunbatean Aroztegia eta gero zer? taldeak Elizondoko gaztetxean antolatutako kontzertua gorabeherez betea betea egon zen. Azken momentuan, Raperos de Emaus eta La txula potra ezin izan ziren etorri. BaraƱaindarren kasuan baten amak izan zuen garu-isuriarengatik eta bigarrenarenarenean, alaba eritu zelako. Modu horretan, Lekaroz-Donamariko “Barniz por la nariz” azken momentuko ordezko taldeak lanak txukun bete zituen. Horrela, halabeharrez kontzertuen hasierarako finkatutako tenorea baina beranduago, eskualdeko laukoteak gaueko hotza punk akordeekin tarratatu zuen. Beren maketako kantak 80. hamarkadako euskal punk taldeen kanten bertsioekin tartekatuz gaztetxerat hurbildutako piztiarioa inarrosi zuen. Lehenagotik ere gaztetxean ezagunak dira eta jarraitzale multzoa du, horrek, hasieratik giroa berotzen lagundu zuen. Gainera, inoiz baino txukunago aritu ziren, ezbairik gabe kontzertuak ematea dakarren esperientziarekin. Taula gainean aise ikusi zitzaien, abeslaria oholtzan ederki moldatzen zen eta talde moduan ongi elkar harturik nabari zitzaien.