Saltatu eta joan eduki nagusira
arranbela

arranbela

Bilatu blogean

Data: otsaila 13, 2014
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

UPN
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

Ikusienak

Irudia

ESAITeko MENDI-MARTXA BAZTANEN

Atzo ailegatu zen ESAITen mandi martxa Arraiozerat . Harrera egin zioten herriko eta Baztango alkateen hitz batzuekin eta errekaz gozatu eta pausatu ondotik afari goxo bat eskeini zitzaien. Harrera eskertu zuten eta euskal selekzio batek duen garrantzia agertu bi hitzetan.
Irudia

GAUR BURUKO OSASUNAREN SUSTAPENAZ ARITUKO DIRA ARIZKUNENEAN

MENDIKO ERREKETAK EGITEKO EPRIF TALDEA SORTZEKO ESKATU DIO BAZTANGO UDALAK NAFARROAKO GOBERNUARI

Mendietako larreen erreketak kontrolpean eta segurtasunarekin egiteko, herrialdeko suhiltzaleen barnean EPRIFekoen gisako talde berezia sortzeko Nafarroako Gobernuari eskaria egitea onartu du Baztango Udalak. Atzo egindako ohiko osoko bilkuran hartu zen erabakia ahobatez, EH Bilduk proposaturik Mozioan aipatzen denez 2002. urtean mendietako suak prebenitzeko taldeak (EPRIF gazteleraz) sortu zituen Espainiako Estatuak. Lehendabiziko eginaldirako lau laguneko brigada sortu zuten eta Baztanerat ekarri.   Geroztik Malerreka, Bortziriak eta Leitzalderat zabaldu dute brigadaren lan-eremua, baina hasierako lau laguneko kopurua mantenduz. Azarotik maiatzerat aritzen dira, sei hilabetez. EPRIF taldeek erreketen zuzendaritzaren ardura dute eta erreketa zailetan eta arriskutsuetan suhiltzaileen, mendizainen eta baserritarren lana antolatzen dute, lagundu bidenabar. Beren lan-aldia astelehenetik ortziralekoa da eta nahiz eta erreketak asteburuetan egin badaitezkeen ere, aukera hori...
Irudia

"HISTORIA GUZTIAREKIN JANTZIRIK SORTZEN GARA (...)"

Asteburu honetan hasi den Nafarroako hegaztien jardunaldiaren baitan, Joaquin Araujo natura-dibulgatzaile handiak  Espacios protegidos, en defensa de la vivacidad  solasaldi sentigarria eskaini zuen atzo Iruritako jauregian. Berak aipatu bezala, mintzaldia arrazoitzeko baino sentitzeko, hunkitzeko zen eta, hala, bere jario zirraragarri eta apainarekin bitzitzaren defentsan babestutako eremuen garrantziaz jardun zuen, zeharka-edo, Baztanek bere osotasunean, babestutako eremu beharko zukeela adieraziz. Poeta ere badenez, bere ele lirainekin lurraldea babestu beharra sentiarazi nahi izan zuen, azken batean, hunkitzen gaituenak bakarrik mugiarazten baikaitu eta denboran irauten baitu. Gizon jakintsuaren xalotasun eta zehaztasunaz dugun lanik handiena gure iragana guztiz ez xehatzea dela erran zuen, etorkizunaren faboretan zerbait uztea. Eremu bat babesten delarik bizitzarako etorkizun puskat bat gordetzen da. Iraganaren garrantziaz solasterakoan,  bizitzaren historia ...
Blogger zerbitzuak eskainia