SUSANAREN IRAULTZA KLOWN IKUSKIZUNA ARIZKUNENEAN

Susana emakume klowna da. Munduaren desoreka sentitzen du. Aldaketaren beharra ikusten du, iraultza aldarrikatuz. Horretarako emakumeengana jo du, emakumeen iraultza antolatzeko, haiek omen baitira desorekaren ondorio larriena jasaten dutenak. Horrela sentitzen du Susanak eta aferan sartuta iraultzen hasi da bere baitan. 
Susanak emakume-gizon harremanak ikertzean, zenbait gai garrantzitsu aireratuko ditu: “ar eta eme indarren arteko oreka, kultura eta tradizioak eragindako rolak eta moldeak, borroka feministaren lorpenak, lorpen horien ondorioak”. 
Bere barnetik gure barnera ailegatuko zaigu, giza harreman orekatuak lortzeko proposamenez betea.
NON: Arizkunenea NOIZ: Martxoaren 9a, igandea, 19:00etan