BIDE MOZKETAK ELIZONDON

Baztango Udalak ekainaren 19 eta 20an eginen diren ondorengo trafiko mozketaz informatu du:
  • Francisco Joaquin Iriarte eta Jaime Urrutia karrikak lotzen dituen bidegurutzea, farmazia parean; Osasun-Etxerako eta Zahar-Etxerako sarbideak libre egonen dira.
  • Pedro Axular karrika Arizkuneneako arkuaren parean.
  • Jaime Urrutia karrika, Osasun-Etxe pareko farmaziatik Ziga plazara. Karrika hau zatika itxiko da.