Saltatu eta joan eduki nagusira
arranbela

arranbela

Bilatu blogean

Data: abuztua 20, 2014
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan
internazionalismoa
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

Ikusienak

Irudia

LARUNBATEAN ELKARRETARATZEA: AROZTEGIA GELDITUKO DUGU

Irudia

PALACIO DE AROZTEGIAK PARATUTAKO SALAKETA ATXIBATU DU

Palacio de Arozteguiak Baztango Udal gobernuko tokiko gobernu batzordeko bortz kideen kontra paratutako salaketa artxibatu du Nafarroako Auzitegi Nagusiak. 2017ko ereiaroan Aroztegiako pelotazo urbanistikoaren kontra Elizondoko plazan egin zen kanpaldiak mindurik, Elizondoko plaza herritarrei uzteagatik prebarikazio eta diru publikoaren erabilera makurragatik salaketa paratu zigun Palacio de Arozteguiak. Lehendabizik Nafarroako Administrazio Auzitegirat jo zuten eta helegitea aurkeztu, baina ez zieten kasurik egin. Hortaz, Auzitegi Nagusirat jo zuten zigor alorreko salaketa hau paratuz nahiz, azkenean, epaileak salaketa artxibatu duen. Hori bai, artxibatu baino lehen Iruñerat deklaratzerat hirutan joan behar izan gara. Batean grabaketa sistemaren akatsarengatik, bertzean akusazioa gaztigatu ez zutelako, azkenean urriaren 15ean deklaratu ahal izan genuen artio.
Irudia

Zer da Aroztegiko proiektua? Pelotazoa!!!

(Argazkia: Erran.eus) Aste honetan jakinarazi den epaiaren arabera, Espainiako Auzitegi Gorenak atzera bota du Lekarozko proiektua “pelotazo urbanistikoa” eta “pelotazo espekulatiboa” zela esateagatik Palacio de Arozteguía SL-k Garbiñe Elizegi Baztango alkate ohiari jarritako salaketa. Adierazpen hauek “adierazpen askatasunaren barruan” sartu ditu Auzitegi Gorenak, udaleko kargu publiko batek, zalantzarik gabe polemikoa den gai baten inguruan, bere iritzia agerraraziz egindakoak direla argudiatuta. Elizegiren adierazpenak legearen barruan egin zirela baieztatzen du sententziak eta zilegi dela publikoki Aroztegiko proiektua kritikatzea Nafarroako Gobernuak hura babestu arren. “Pelotazo” hitza behin eta berriz erabiltzea ezin omen da neurrigabekotzat jo epaiak dioenez;   gainera, kritika nagusiki Nafarroako Gobernuari zuzenduta zegoela nabarmendu du, enpresaren kontra baino gehiago.  
Irudia

BORTZ HAUTETSIEN DEKLARAZIOA BERTAN BEHERA GELDITU DA AUZITEGIAN

Gaur Baztango Udaleko bortz hautetsi hurbildu behar izan dute Iruñerat Auzitegirat Palacio de Aroteguia S.L. enpresak paratutako salaketa baten harira deklaratzerat. Grabazio sistema ondatua zenez ezin zian dute deklarazioa egin eta bertan behera gelditu da. Irailean berriz deituko dituztela erran diete. Palacio de Arozteguia S.L.k Udal taldea salatu du prebarikazioa egin duela erranez, Aroztegtiako komantxeei beren protestarako Elizondoko plaza utzi zietelakoz. Ondoko bi bideotan dituzue alkatearen deklarazioak:
Blogger zerbitzuak eskainia