EH BILDUREN LEHENDABIZIKO BILERA IREKIA: BALIABIDEEN KUDEAKETA ETA AZPIEGITURAK


Baztango EH Bilduk bailarako kontuei buruz solasteko gaikako bilera irekiak antolatu ditu. Bilera horien bidez azkeneko legealdiko balorazioa egin nahi du eta ondoko hauteskundeetarako programa herritarren partaidetzarekin zirriborratzen hasi.

Bilkura irekietan lehena Oinarrizko baliabideen kudeaketa eta azpiegiturei buruzkoa da. Hitzordu horretan uraren, energiaren eta hondakinen gestioari buruz solastatu nahiko genuke, baita mugikortasunari buruz ere. Bizi dugun krisia, bertzeren artean, krisi ekologikoa ere bada. Hala, ura bezalako baliabide preziatu baten kudeaketa herritarra eta iraunkorra bermatzeko udal mailan egin daitekeenaz gogoeta egin nahiko genuke. Halaber, petrolio ateraketaren gailurrerat iritsita, trantsizio energetikoaren logikan hausnartu nahiko genuke: energia aurrezpen eta eraginkortasuna, energia-iturri berriztagarriak… Eta hori guztirako Baztanen zer egin daitekeen pentsatu. Hondakinen gaia, bertzalde, azken legealdia artio guztiz bazterturiko kontua izan da. Garbi dagoena da sortzen ditugun hondakinen ardura guregain hartu behar dugula hondakin guttiago sortuz, gehiago birziklatuz eta bererabiliz. Horretarako konpromisko kolektiboak eta indibidualak behar dira. Azkenik, auto pribatuetan eta errepide gero eta gehiagoren egitean oinarrituriko mugikortasun ereduaren agorpenerat iritsi gara: ikaragarriko zor pulikoa dakarte, herriak desegiten dituzte eta ez dituzte jende guztien beharrak betetetzen… Horri buruz ere gogoeta eginen dugu.
Bilkurarat Baztan demokratiko, herritar eta sozialki justu batekin konprometiturik dauden jende guztiak gonbidaturik daude. 

  • NOIZ: azaroaren 21a, ortzirala, 19:30etik 21:30erat
  • NON: Arizkunenean