NAFARROA OINEZ 2015 AURKEZTU DUTE

Baztan Ikastolak antolatuko du heldu den urtean Nafarroako Ikastolen besta eta leloa eta logoa aurkeztu dituzte prentsaurrean. Aldi berean, Zangozako Nafarroa Oinezaren balorazioa ere egin dute bertako arduradunek.
Gaur Elizondon Nafarroa Oinez denda inauguratuko dute eta arratsaldeko 17:00etan Ikastolan egin dute hitzordua kalejiran joateko. Sorpresak izanen dira eta gero txokolatada.