URAREN ORDENANTZEN AURKEZPENA EGITEN ARI DIRA KUARTELKA


Asteartean 30 lagun bildu ziren Anizko elkartean. Baztango Udala kuartelka antolatzen ari den bilkuretako bat zen eta udal ordezkariek uraren ordenantzaren nondik norakoak azaldu zituzten. Ondotik bertaratu zirenek beraien iritzia agertu zuten. 
Eztabaidak eta informazio trukaketak luze iraun zuen, bertzeren artean nekazariek ur zikinekin, saneamendua egina ez dagoen herrietan zer gertatzen den, kontadorea paratzearen onurak... 
Heldu den asteleheneko Batzar Nagusian aztertuko da gaia, eta ondotik herriek nahiz herritarrek aukera izanen dute beraien proposamenak txertatzeko.