KORRIKA BATZORDEA HELDU DEN ASTEAN

2015eko martxoaren 19an Urepelen hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du  hemeretzigarrenez, martxoaren 29an Bilbora ailegatiu arte.

Baztandik martxoaren 20an pasatuko da. Prestaketa lanetan aritzeko hirugarren aldiz bilduko da batzordea eta bertan parte hartzerat konbidatu dute antolatzaileek:
  • NOIZ: Otsailak 19, ortzeguna, 18:00etan 
  • NON: Elizondoko Suinki euskaltegian.