Urtarrilean
dinamika berri bat abiatu zen Baztanen euskal preso politikoek
pairatzen duten dispertsio politikarekin bukatzeko eta ‘Dispertsioarekin akitzeko HITZORDUA’k antolatuko dira hilabetez hilabete eta herriz herri, formatu ezberdinen bidez baztandar guzien parte hartzea bilatuz.
Lehen HITZORDUA, erran bezala, urtarrilean izan zen Erratzun eta, oraingoan, Arraiozko herrian izanen da:
Martxoaren
1ean, igandean, Etxarriko Sarek egindako ‘Urruti vs gertu’ izeneko
dokumentala emanen da arratsaldeko 6etan Arraiozko batzar gelan. Ondoren
solasaldia izanen da preso ohiekin.
Denon artean lortuko dugu, dispertsiorik ez!
BAZTANGO HERRIEK ERE DISPERTSIOARI EZ!