Lauka teatroak Xabier Mendigurenek idatzitako gaurkotasunezko egoera bat taularatuko dute igandean: Aitor preso dago. Miren, bere bikotea, bisitan doaie. Aurrez aurreko bisita da, bis a bis-a. Konturatu gabe pasatzen da denbora, ziega honetan. Amodioa dute eginkizun. Baina gorroto dituen hark, gorroto duten hark, prestatu die hitzordua. Noiz arte irauten du maitasunak? Zergatik besarkatzen dira maitaleak? Nola aldatzen dira ametsak barnean edo kanpoan zaudelarik? Eta beldurrak? Maitasunaren haririk hauskorrenak eta indartsuenak, agerian gelditzen dira amodioaren ziega honetan. Ihes egin ezinik, aske izateko eta bizirik sentitzeko eskubideagatik borrokatzen dute.
- NON: Iruritako Gizarte Bilgunean
- NOIZ: Martxoaren 22a, igandea 19:00etan