Prentsa ohar baten bidez Baztango Udala, Baztango Gasnagileak, Cederna Garalur eta Hazitik Hozie elkarlanean antolatu duten Gasnaren astea aurkeztu zuten joan den astean. Apirilaren 2tik 9ra izanen da lehendabiziko aldiz eginen den aste hau eta ekitaldien bidez esnekien ekoizpenak Baztanen duen garrantzia azpimarratu nahi dute.
Aurtengo Udaberriko Feriako egitaraua egokitu dute Gasnaren astearekin bat egiteko. Aldi berean Baztango hainbertze ostatu eta jatetxetan laguntzari esker eskaintza grastonomiko berezia ere eginen da egun horietan, hala nola Bertan Elkartearen eta Baztan Bidasoa Elkargo Turistikoaren laguntza izan dute ekitaldiak bultzatzeko.
EGITARAUA:
Apirilaren 3an
19:30etan Elizondoko AISE elkartean gasna erakusketa/dastaketa eta ardo eta sagardoekin uztartzea. Sarrera 5 euro.
Apirilaren 2tik 9rat gasnategietarat bisitak 3€ (8 urte edo gehiago dutenentzat):
Apirilaren 8an, “Gasna, hemengo elikagi osasuntsua” solasaldia Iraia Olabaren eskutik.
Apirilaren 9an, dastaketa-tailerra. Goizeko 12:00etan, Elizondoko Lanbide Eskolan. Izena emateko: 675 55 09 60 (Aitor).
Apirilaren 10ean Udaberriko feria:
Apirilaren 2tik 10era Baztango hainbertze jatetxe, ostatu eta landetxeekin Baztango esnekiak eskeniko dira . Parte hartuko duten establezimenduak “Hemen hemengoaz gozatu!” lelopean arituko dira.

- Anizko Jauregia gasnategia: eguneroko lana eta beheitegi ekologikoaren manejoa azalpzearekin batean Baztango antolaketa eta komunalen ustipaena azalduko dute, Ondotik esnekien dastaketa eginen da. Apirilaren 2a eta 3a. 16:00 etan; apirilaren 4a. 11:00etan. Harremanetarako: 675 55 09 60 (Aitor)
- Elizondoko Autxitxia gasnategia: ardi latxaren gasna. Gasnategiko instalazioak ikusi eta gasna egiteko prozesuaren azalpenak. Ondotik dastaketa. apirilaren 6a eta 8a. 11:00etan. Harremanetarako: 657 57 61 42 (Ramon)
- Orabideko Kortariko gasnategia: ardi latxa eta behi gasnak. Behien eta ardien egunerokoa erakutsiko da eta ondotik gasna egiteko prozesua azalduko da. Artaldea zakurrarekin nola manejatzen den erakutsiko dute, hala nola zerriak hazteko gazuraren erabilpenaren azalpenak. Gasna dastatzeko aukera izanen da. Apirilaren 2tik 7ra. 15:00etan. Harremanetarako: 948 58 04 27/ 638 35 75 17 (Julen)
Apirilaren 8an, “Gasna, hemengo elikagi osasuntsua” solasaldia Iraia Olabaren eskutik.
Apirilaren 9an, dastaketa-tailerra. Goizeko 12:00etan, Elizondoko Lanbide Eskolan. Izena emateko: 675 55 09 60 (Aitor).
Apirilaren 10ean Udaberriko feria:
- 10:00 Azienda Feria Merkatuko Plazan. Ahari lehiaketa.
- 10:00-13:30 Artisautza eta Bertako produktuen Feria Foruen Plazan
- 11:00 Txistulariak
- 11:30 Urteko ardi gasnaren mozketa eta aurkezpen ekitaldia.
- 11:45 Gasna lehengo moduan nola egiten zen erakustaldia.
- 12.00 Baztango Dantzari Ttikiak
- 12.30 Baztan-zopen dastatzea
- 13.30 Sari banaketa Merkatuko Plazan
- 17.00-19.00 Artisautza eta Bertako produktuen Feria
- 17.00-19.00 Tailerra umeentzat
Apirilaren 2tik 10era Baztango hainbertze jatetxe, ostatu eta landetxeekin Baztango esnekiak eskeniko dira . Parte hartuko duten establezimenduak “Hemen hemengoaz gozatu!” lelopean arituko dira.