ORTZEGUNEAN DISPERTSIOAREKIN AKITZEKO ORDUA ANIZEN

Dispertsioaren kontrako hitzorduek aitzina jarraitzen dute "Baztango herriek ere dispertsioari ez!" kanpainaren baitan.
Urtarrilean, Erratzun, Gari Garaialde argazkilariak "Zu ikusteko bidean" izeneko lana aurkeztu zuen, ondoren Baztango preso politikoen familiarrek beren bizipenak kontatu zizkiguten eta elkarretaratze bat egin zen.
Otsailean, Arraiozen, Etxarri-Aranatzeko Sarek egindako "Urruti vs gertu" dokumentala eman zen eta IƱaki Errok eta Xotero Etxandik espetxeari buruzko solasaldia eman zuten.

Martxoko hitzordua Anizen izanen da. Ibon Iparragirre presoaren osasun egoera kezkagarria dela eta, espetxearen ondorioak jorratuko dira Anizko hitzorduan eta, solasaldi formatuan, hiru hizlari izanen dira. Batetik "Iparra galdu barik" plataformako kide bat etorriko da eta bertzetik "Jaiki hadi" taldeko Oihana Barrios psikologoa eta Mikel Urra medikua.


  • NOIZ:martxoaren 26an,ortzegunean, 7:30ean
  • NON: Anizko elkartean