"BAZTAN-BIDASOA TURISMOA ELKARTEA" SORTU DUTE

Bertiz Patzuergo turistikoa osatzen zuten elkarte pribatuek sortu dute eta lehendabiziko zuzendaritza batzordea martxoaren 26an egin zuten. Martxoak 12an egindako Asanbladan bere bazkideei turismoa elkar lanean garatzen segitzeko proiektua aurkeztu zieten: “Baztan-Bidasoa Turismoa” izeneko elkargoa, estatutuak eta 2015 urtean zehar garatzeko hainbat proiektu eta proposamen.

Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoa Bertizko Landa Turismo Zentroan du bere egoitza (orain arte Partzuergoarena zena), Nafarroako Gobernuarekin zesioa hitzartu eta gero. Elkargo berria 5 elkarte hauek osatzen dute: Hiruak Bat Landa Etxeak, Apartamentuak, Hotelak, Jatetxeak eta Zerbitzuak (Jarduerak, Aterpetxeak eta Kanpinak).

Informazio osoa hemen