EUSKARAZ JOSTATZEKO TAILERRA APIRILAREN 30ean

Baztango euskera batzordeak antolatua, Xaldun Kortin haurrekin jostatzeko tailerra izanen da heldu den astean Elizondon. Nafarroako ondaretik bildutako kantuak eta kontuak (eskuekin eta behatzekin jolasteko, trostan ibiltzeko, taldean jolasteko, memoria lantzeko, lo egiteko eta ipuinak), baita haur hizkeraren hiztegia ere. Horrez gain, etxean euskara erabiltzeko gomendioak biltzen ditu. Haurtzaindegia zerbitzua izanen da.

  • NOIZ: Apirilaren 30ean 17:30ean
  • NON: Arizkunenean