HELDUENDAKO HEZKUNTZA ESKAINI DUTE LEKAROZKO INSTITUTUAN

Zure ikasketak akitu gabe utzi zenituen? Oposaketa edo lan arloan gutxieneko ikasketak eskatu dizkizute eta ez duzu? Bertzelako arrazoiak zirela eta, DBH titulurik gabe geratu zinen?

Lekarozko institutan gutxieneko taldea lortuz gero, heldu den ikasturtean (2015-2016) helduen hezkuntza zerbitzua eskainiko da DBH titulua eskuratzeko.

Horretarako maiatzaren 4tik 8ra aurrematrikula garaia izanen da Lekaroz institutuko bulegoetan, astelehenetik ortziralera 8:00-15:00, asteartean 18:00ak arte.

Informazio gehiago institutuan berean 948 58 18 03 telefonoan