Zazpi urtez Nafarroa Oinezen baitan basoak landatu izan dira herri desberdinetan. Aurten Baztanen galzorian diren bi landare mota babestuz osatuko dute herri lurretan sortuko den basoa : karpea edo pagolizarra eta erramu portugaldarra edo loroa. Horrez gain, minditze landaketa ohitura zaharra ezagutzera emanen dute.