NAFARROAKO GOBERNUAK ONARTU DUEN AROZTEGIAKO PSISari BURUZKO BALORAZIOA EGIN DU "AROZTEGIA ETA GERO ZER?" PLATAFORMAK
Nafarroako Gobernuak Aroztegiako PSISa onartu berri duen honetan, Aroztegia eta gero zer? taldeak honakoak erran nahi ditu:
Nafarroako Gobernuak Aroztegiako PSISa onartzea espero zitekeen kontua da. Orain hilatebete eta erdi Gendulaingoa onartu zuten, eta orain artio, bere aitzinean tramitatu diren gisako proiektu guztiak onartu baitituzte.
Nafarroako Gobernua, Baztanen 900 pertsonako herri berri bat egitearen arduraduna izanen da. Zertarako? Bada, Palacio de Arozteguia promotorearen gibelean gordetzen direnak aberasteko. PSISarekin lur ez urbanizagarria, urbanizagarri bezala birkalifikatu eta lur horien balioa, kolpe batez, ikaragarri handitu dute. Aroztegiakoa urte guzti hauetan ezagutu ditugun pelotazo urbanistikoak bezalakoa da; jokaldi espekulatzailea; oraingo krisirat, oraingo ustelkeria pazinerat ekarri gaituen jokabide eta eredu ekonomikoa.
Lekarozko herria herri galdeketa bidez proiektu honen aurka agertu zen. Baztango oraingo udalak ere 900 pertsonako herri berriari ezetz erran dio. Eta baztandarrok inongo justifikazio sozialik ez duen etxeketa hori ez dugu nahi. Haatik, Nafarroako Gobernuak onartu du.
Palacio de Arozteguia promotoraren gibelean krak egin duen Caixa Galicia ibili izan da, iruzurrean nahasiriko enpresariak eta SICAVetako buru izan diren diren pertsonak ere bai.
Nafarroako Gobernuak onartu duena onartezina da. Alta, herritarrek jakin behar dute Aroztegiako proiektu burugabea gelditzeko borrokak segitzen duela eta ondoko pausua, administrazioarekiko auzi epaitegirat jotzea izanen dela.
Orain urte batzuk Amaiurren, Kisuan, iduriko proiektu bat egiten saiatu ziren, baina herritarrak kontra agertu ziren eta ez zen egin, norbaitek faltan botatzen du? Horrelako proiektuak egin nahi izaten dituzten alde guztietan herritarrak kontra agertzen dira. Zergatik?
Udal hauteskunde giroan Baztango Geroa Bai, UPN eta Baztan Auzolanean lekaroztarren iritzia ez errespetatzearen alde agertu dira eta Baztanen, batzuk sakelak ederki betetzeko 900 pertsonako herri berria egitearen alde. Herritarrek hori argi eta garbi jakin behar dute.
Aroztegia gelditu!