Saltatu eta joan eduki nagusira
BAZTANGO EH BILDUK HARTU DU ALKATETZA, JOSEBA OTONDO BURU DUELA
Hego Euskal Herriko herri guzietan bezala, gaur osatu da Udala Baztanen. EH Bildu, Baztango Ezkerra, UPN, Geroa Bai eta Baztan Auzolanean alderdietako hautetsi guziak bildu dira batzar gelan eta bozketa gauzatu dute. Alderdien artean gehiengoa inork lortu ez duenez, hauteskundeetan bozka gehien izan zituen alderdiak hartu du alkatetza, EH Bilduk alegia. Joseba Otondo izanen da Alkatea ondoko legealdian, Mikel Ortega, Maite Iturre eta Juan Kruz Iriarterekin batean.
Aitzineko alkatea, Garbiñe Elizegik, eman dio aginte makila Joseba Otondori, hurbildutakoen txaloen artean.