BI EKIMEN ANTOLATU DITU NAFARROA OINEZEK ASTEBURU HONTARAKO

Ekainaren 6aElizondoko Lur aretoan, Esne Beltza eta Ufestuek taldeekin kontzertua 23:00etatik aitzin. Sarrerak salgai 12 eurotan Elizondoko Saioa, Kortarixar, Hiru ta Intza ostatuetan.

Ekainaren 7a, Txistularien Alardea. Txistulariek, talde ttipietan, Baztango herriak txistu doinuekin girotuko dituzte goizean barna. Eguerdian, Mariano Izeta, Jabier Larralde, Maurizio Elizalde eta Felix Iriarte omenduko dituzte. Akitzeko, kalejira baten ondotik, Casino elkartean bazkaria izanen dute.