Joan den astean emandako berri batean eta izan zen gaizki ulertu batengatik, arranbelak argitu nahi du prentsa oharra zahar etxearen komitearena zela, eta ez LAB sindikatuarena, berrian agertzen zen bezala. Horrekin sortu ditugun eragozpenengatik barkamena eskatu nahi dugu, eta berria modu egokiz eman:
Prentsa ohar baten bidez Baztango Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxeko lantegi Batzordeak baztandar guztiak jakinaren gainean paratu nahi izan ditu Zahar Etxean kontratazioen inguruan ematen ari diren gertakizun batzuen inguruan, eta batez ere zuzendaritzarekin izandako azken bileraren ondoren sortu den egoeraren inguruan.
Maiatzaren 21ean enpresa zuzendaritza eta Lantegi Batzordearen artean bilera bat egon zen eta Lantegi Batzordea bere osotasunean mahaitik altxatu behar izan zen enpresa zuzendaritzaren aldetik jasaten ari diren etengabeko gutxiespena dela eta. Gogoratu dezagun Zahar Etxearen gestioa 2009an pribatizatu zela inolako lehiaketa publikorik egin gabe eta kontratu berdina 2014ean berritu zela Patronatuko kide batzuek enpresari emandako babesa dela medio.
Hala eta guztiz ere pazientzia agortu duen gertakizuna izan zen azken bilera hontan Lantegi Batzordetik, lantegian lanean urteak daramatzan eta errelebo kontratu baterako eta beraz lan baldintzen hobekuntza baterako baldintza guztiak beren ustez betetzen dituen langile bat posturako baliagarritzat hartzea eskatu zitzaiolarik enpresari. Ulertzen dutelako horretarako ez dagoela inolako arazo legalik. Gauzak horrela enpresaren erantzuna ezezkoa izan zen, argudiatuz sententzia batek hori egitea eragozten duela. Sententzia hori erakusteko edo zein den erran ziotenean informazio hori ematea ukatu zuen.
Batzordearen haserrea puntu gorenera eraman duena izan da, IDEA enpresako zuzendaritzaren ahotik enteratu izana errelebo kontratua eginen zaion pertsona Patronatuaren aldeko pertsona bat izatea izan da. Barne promozioa urteetan enpresan inolako gatazkarik gabe egin da, eta bat-batean egun batetik bertzera desagertu egin da. Enpresak legalitatea azaltzen dutenean eta hobekuntza horren egokitasuna azaltzen dutenean denbora guztian diskurtso biktimista bat erabiltzen du, eta beti laster-bideetatik ateratzen da eta batzordekideendako aitzakiak diren arrazoiak erabiltzen ditu etengabe.
Larria da Zahar Etxean gertatzen ari dena, eta batez ere ikusita mugimendu hauekin Zahar Etxean lan aunitz egin eta esperientzia eta balio handia duen langileei ateak ixten zaizkiola. Aldi berean garbi ikusten dute eta horrela adierazi nahi dute Patronatuak IDEA txontxongilo bezala erabiltzen duela bere aldeko jendea lanean sartzeko, IDEA-k Patronatuko kide batzuei zor dizkien mesedeen ordain bezala.