Baztango Batzar Nagusiak uztailaren 1eko ohiko bilkuran Aroztegiako Udalez gaindiko plan sektorialari buruz (UGPS) Nafarroako Gobernuari errekerimendua egitea erabaki zuen, modu horretan, Aroztegiako UGPSa balio gabe uzteko galdeginez.
Miren Meokik, Lekarozko alkateak aurkeztu zuen Nafarroako Gobernuari errekerimendua egiteko proposamena, ereiaroaren 26an herrian egindako batzarrean erabaki zena. Bertan, hogeita hamairu herritarren aldeko bozkarekin, aurkako hirurekin eta lau abstentziorekin Baztango Batzar Nagusiari aipatu eskaria egitea erabaki zen.
Batzar Nagusian gaia aurkezturik eztabaida luzea piztu zen. UPNk eta Geroa Baik Batzar Nagusiari gaiari buruz aritzeko legitimitatea kendu nahi izan zioten. Alta, Baztangoizako batzarkideak, Batzar Nagusiaren ordezkagarritasuna oroitarazi zuen, Baztango erakunde nagusia dela eta bertan, inon baino gehiago, Baztango afera guztietarik eztabaidatzeko toki egokiena dela.
Arraiozko alkateak Nafarroako Gobernuak UGPSa hauteskunde bezperan, tarrapataka onartu izana salatu zuen eta Amaiurkoak, lehenago ere Amaiurko Kisuan iduriko proiektu bat egiten saiatu zirela, eta orduko hartan, promotoreak, negozioa etxeen egitean zegoela aitortu ziela, hotela eta golfa aitzakiak bertzerik ez zirela. Halaber, Amaiurko eta Arizkungo batzarreak proiektuaren aurka agertu zirela erran zuen. Gainerakoan, Baztango alkateak Aroztegiako promotoreak 2008an proiektua UGPS bezala tramitatzen saiatu zirela erran zuen baina orduan Nafarroako Gobernua aurka agertu zela. Bertzalde Lekarozko alkateak guzti honetan herritarren eskubideak eta lekaroztarren iritzia non gelditzen diren erran zuen. Modu berean Aroztegiako eremuan komunalak daudela jakinarazi zuen eta UGPS honek, Batzar Nagusiari horri buruzko erabakimena kentzen diola.
Lekarozko herriak egindako eskaeraren alde 19 batzarkidek bozkatu zuten, aurka 1ek eta 7k abstentziorat jo zuten. UPNeko 2ek bozketan parte hartzeari uko egin zioten. Horrela gauzak Baztango Batzar Nagusiak Nafarroako Gobernuari Aroztegiako udalez gaindiko plan sektoriala gibelerat botatzeko eskatuko dio. Modu berean, Lekarozko herriak eskaturik, Batzar Nagusiak auzibide desberdinetan parte hartuko du.