Baztango udaletxeko seme kuttun, adoptatutako seme eta ohorezko bizilagunen argazkien harira Baztango EH Bilduren udal taldeak:
- Alde batetik, herritarrak mailakatzea egintza zalantzagarria da. Herri bat herritar guztien parte hartzearekin egiten da eta bakoitzak, bere ezaugarri eta ahalmenekin ekarpena egiten du.
- Norbaitek herriari egindako ekarpena handia izan bada eta herritarrek hala ikusten badute, aitorpen hori herritarrek berek ematen diote eta pertsona horren edo horien lana eta ekarpena herritarren memorian gelditzen da.
- Izendapen instituzionalek arazo bat dute eta oraingoan aski nabarmena da: momentuko gehiengo baten arabera aitorpen sozialik gabeko jendeek instituzioen aitortza jasotzea.
- Gehiago ere, momentuko aitortza instituzionala guztiz zalantzagarria izan daiteke. Pertsona bat seme kuttun, adoptatu edo ohorezko bizilagun egiten delarik, maiz, egintza puntualean arreta paratzen da, haren bizitza-ibilbidea atzenduz eta horrek, halako aitorpenetarako guttienez, beharko lukeen eredugarritasun maila atzenduz.
- Gaur, hemen, hamaikagarren aldiz planteatzen zaigun eztabaida antzu honetan, bertze behin hori guztia nabarmen gelditzen da.
- Hasteko Urmeneta 1.968an diktadura garaiko udaletxe ez demokratikoak ohorezko bizilagun izendatu zuen. 2.014.urtean Urmeneta eta Huarteri Nafarroako Gobernuak urrezko domina eman zielarik parlamentuaren gehiengoa aurka agertu zen, horretarako bi pertsonaia horiek frankismoarekin izandako harremana argudio bezala hartuz.: Ezkerra, Geroa Bai, PSN eta EH Bilduren posizioa denen ezagutzakoa da.
- Bertzalde, 1.989ko Eulogio Zudaireren adoptatuko seme izendapenaren harira, orduko osoko bilkurako akta aski adierazgarria da. Izendapena adostasunik gabe egin zen eta eztabaida bizia eragin zuen.
- Bertzerik da Eraso eta Izetaren kasua, zeintzuk seme kuttun ahobetez onartu baitziren.
- Betiere, udal honetako akta eta erabakietan ez da aitorpen instituzionala jasotako herritarren argazkiak paratzeko erabakirik inon ageri. 2001eko urtarrilaren 19ko aktan seme kuttunak eta adoptiboak etengabe oroitzeko detaileren bat paratzea bertzerik ez da erraten.
- Horiek guztiak erranik, aitorpena merezi duten jendeen aitortza ez da argazki batekin egiten, halako merezimendua ekarri zien lanari jarraipena emanez baizik. Zuetako zenbatek irakurri duzue Dirua galgarri, Baztango kontuak, Nigarrez sortu nintzan? edo Baztango Hiztegia erabili? Zenbat egon zineten iaz egin zen Euskal Herriko bertso txapelketako Elizondoko final-aitzinekoan? Zergatik aurkeztu duzue mozioa erdaraz?
- Zuek argazki batzuk goratu nahi dituzue eta pertsona horien lana ixildu. Argazkiak goratu eta goratu zireneko beren lanak urratu. Urte guzti hauetan UPN Euskara eta Euskal kultura bulkatzeko dirulaguntza guztiak mozten ibili ondotik, zertara heldu da hau?
- Azkenik, baztandarren erdia bertzerik ez diren gizonezkoek nolatan hartzen ahal dute argazkiek duten protagonismo publikoaren osotasuna? Andreak non daude? Baztan denen artean egiten badugu, udalak eta, udalaren barneko paisaiak horren guztiaren erakusgarri izan behar du.
Horrela gauzak UPNek Geroa Baik eta Baztan Auzolaneanek argazkiak paratzeko mozioa ez genuen babestu.