ELUTSEKO MINDAITZE KOMUNALEAN TXERTO LANTEGIA EGINEN DUTE LARUNBATEAN

Hazitik hozie elkarteak Lekaroz eta Elizondo arteko baratze komunaletan abiarazi duen mindaitzan zuhaitzen txertatze lantegi edo tailerra eginen du larunbatean. 

Neguan Eluts izeneko paraje horretan espezie desberdinetako 200 txertaka edo patroi baino gehiago landatu ondotik, orain horietan txertoak eginen dituzte. Sagarretan jateko, sagardoa egiteko, dultzea egiteko eta altxatzeko sagar barietateak txertatuko dituzte. Menbrilleroetan berriz malkoa eta udaretan, jateko udareak. 

Hitzordua Elutsen bertan goizeko 9:30etarako egin dute. Nahi duenak parte hartzen ahal du eta ikasteko gogoa duenak, zuhaitzak txertatzen ikasteko aukera izanen du. Halaber, norbaitek bertze barietaterik balu horien txertatzeko aukera ere izanen da.