Hondakin berezien bilketa zerbitzua hobetzea eta horien birziklatze-tasa handitzea da Baztango Udalak eta Bortzirietako eta Malerrekako mankomunitateek martxan paratu duten zerbitzu berri honen helburua. Horregatik, orain arte eskaintzen zen hondakin berezien bilketa zerbitzu mugikorra indartu eta bilketa puntu finkoak jarri dituzte.
“Birziklapen etxolak” zaharberrituak dira, eta finkoak izanen dira. Baztango kasuan Elizondon jarri da, Merkatuko Plazan. Beraz, orain arteko kamioi bidezko zerbitzu mugikorra desagertuko da Elizondon.
Etxolak hainbat leihatila ditu eta horietako bakoitzean hondakin mota bat biltzeko irudia eta testua agertzen dira: bateriak, gasolio eta olio filtroak, bonbilak eta fluoreszenteak, erradiografiak, pilak, fitosanitarioak, garbiketa produktuak, sakeleko telefonoak, tonerrak eta inprimagailuen tinta-kartutxoak, gailu elektrikoak eta elektronikoak, olio minerala eta landare olioa (plastikozko pote itxietan), kutsatutako ontziak, pinturak, CD eta DVDak, aerosolak edo espraiak, eta kolak eta silikonak.
Orain arte hilebetean behin ibiltzen zen bilketaren kamioian moldaketa ttiki batzuk egin dira hemendik urte akabaila arteko zerbitzuan.
IRAILAK 5/ ABENDUAK 5
- Gartzain 9:35- 10:35
- Lekaroz 10:45- 11:45
- Arraioz 11:55- 13:00
- Oronoz 13:10- 15:00
URRIAK 3
- Arizkun 9:35- 11:00
- Erratzu 11:10- 12:30
- Amaiur 12:40- 13:50
- Azpilkueta 14:00- 15:00
AZAROAK 7
- Irurita 9:35- 11:00
- Ziga 11:10- 12:10
- Aniz 12:20- 13:20
- Berroeta 13:30- 14:30
- Almandoz 14:40- 15:00
Baztango Udalak eta Bortzirietako eta Malerrekako mankomunitateek herritarrei etxola berriak erabiltzeko gonbita luzatzen diete, hondakinen kudeaketan denon esku-hartzea beharrezkoa delako.