EH Bilduk jakinarazi nahi du Palacio de Arozteguía S.L. promotorak Baztango alkate ohiari Aroztegiako aferan herritarren interesak defenditzeagatik eta kritika politiko legitimoa egiteagatik auzitegietan 36.000 euroko salaketa paratu diola. Salaketa ekainaren 19an aurkeztu zuten.
EH Bildutik argi utzi nahi dugu Lekarozen inposatu nahi den udalez gaindiko plan
sektoriala proiektu urbanistiko espekulatzailea dela eta herritarren interesen aurkakoa. Lekarozko herritarrak zein Baztango gehiengo soziala proiektu honen aurka agertu da behin eta berriz. Hala ere, Nafarroako Gobernuak enpresaren eskariz udalez gaindiko plan sektorial bezala tramitatzea erabaki zuen. Garbiñe Elizegik alkatea zen heinean posizio hori eztabaida demokratikoaren barnean defenditu izan du.
Eskandalagarria da eta adierazpen askatasunaren aurkakoa erabat, enpresa pribatu batek kritika politikoa egiteagatik herritarren ordezkari bat salatzea eta auzitegiak eskaera hori bideratzea. Enpresak bere “ohorearen” aurkako adierazpenak ikusten dituen tokian EHBilduk kontrako iritzien jazarpen onartezina eta errepresio ideologikoa ikusten du. Palacio de Arozteguía, S.L. bere interesak defenditzeko eta proiektuaren kontrako iritzi arrazoituak isilarazteko auzitegiak erabili nahi izatea guztiz onartezina da.
Mozala legea imitatu nahian, afekatutako herrien eta herritarren gainetik huts egin duen eredu ekonomiko bat inposatu nahi duten horiei eta salaketekin isilarazi nahi diguten horiei argi utzi nahi diegu lanean jarraituko dugula herritarren interes orokorrak defenditzen interes espekulatzaileen gainetik.