UDALEKO ENPLEGU SOZIALETAKO LANGILEEK ERRATZUKO MERENDEROA KONPONDU DUTE


Enplegu Sozialek egiten dituzten lan guzien artean, azkena Erratzun izan da. Uholdeetan hondatu zen Erratzuko merenderoa konpondu dute Baztango Udaleko Zerbitzu Sozialetatik kudeatzen den Enplegu Sozialeko langileek. 
Udalak jakinarazi duenez, berriz erabiltzeko moduan eta egoera egokian dago, Erratzuko sarreran dagoen merenderoa.