Mikel Antzaren liburuan bildutako olerkiak errezitatu eta kantatuko dituzte Josu Landak (ahotsa), Gotzon Barandiaranek (ahotsa eta gitarra), eta Itziar Castrillok (saxofoia).
Poemen egilea, kartzelan da, eta seguraski horregatik bere poesietan Politika, maitasuna, bakardadea, herria… ageri dira. Aurkezpenerako halaxe zioen egileak: “Poema gordinak dira, gogorrak, heriotza eta kartzela eta gerra dute gai. Mina eta samina. Garratzak ere badira pasarte batzuk, ez oso ‘poetikoak’ beharbada. Baina maitasunezko poemak ere dira, norbanakoa baitute gai eta helburu. Eta aurrenik neroni; liburu honen idazketa bitartean nigan eragindako aldaketa sentitu baitut. Eta maitasunezko poemak ere dira, askatasuna dutelako amets, askatasunez idatziak direlako”.
- NOIZ: Irailaren 18an, ortzirala 19:30ean
- NON: Iruritako jauregiarten