"AMETSAK ERE ZAIN" ERREZITALDIA: GORDINA BEZAIN HUNKIGARRIA

 
Ortziral ilunabarrean jende andana bildu zen idazleekin solasean ekimenak Jauregiarte tabernan antolatutako errezitaldian.  Itziar Castrillo saxoarekin, Gotzon Barandiaran ahotsa eta gitarrarekin eta Josu Landa ahotsarekin emanaldi hunkigarri bezain gordina eskeini zuten harat hurbildutakoen gozamenerako.

Idazle eta preso politikoa den Mikel Antzaren AMETSAK ERE ZAIN poesia liburuan oinarritua, atalka aurkeztu zituzten hautatutako poemak, ahotsa eta musika tartekatuz.

Aurkezpenean azaldu zuten bezala, emanaldi hau Idazleekin solasean ekimenaren zazpigaren urtea abiatzeko antolatu zuten, ondoko ekitaldietan parte hartzeko konbitea eginez.