Bizikleta martxa batek egin zion harrera eta plazara hurbiltzean bertsoak, abestiak eta merendua izan zen, Baztanen bizi den Nikaraguako emakume talde baten laguntzaz prestatua. Halaxe adierazi zuten antolatzaileek:
Iritsi
da emakumeen mundu martxa!
Martxoan
Kurdistandik atera eta hainbat herrialde zeharkatu ondotik, hemen dugu, Euskal
Herrian emakumeen karabana feminista. Atzo,
irailaren 28an Euskal Herrira iritsi zen, Tafalla, Gares eta Iruñea bisitatuz
eta, egun hauetan guztietan gure herriak festa eta aldarrikapenez bete ondotik
urriaren 4ean Bilbon emanen zaio amaiera, lekukoa galiziarrei pasaz.
Aurtengo
martxaren aldarrikapena, GURE GORPUTZAK, GURE LURRALDEAK MARTXAN SEGITUKO DUGU
GUZTIOK LIBRE IZAN ARTE!! dugu, eta Euskal Herrian 5 aldarrikapen ditu
nagusiki:
1.Sistemarteko
indarkeriak.2.Bizitzaren iraunkortasuna
3.Gorputzak eta sexualitateak
4.Sarean lan egitea eta aniztasuna kudeatzea
5.Elikadura burujabetza
Aldarrikapen
hauek abiapuntu, Baztanen ondoko gai hauek nabarmendu nahiko genituzke:
Elikadura burujabetza
Baztan
landa eremuko herri bat den adinean, denok dakigu bailararen ekonomia eta
paisaiaren kudeaketarako nekazaritzak, baserriak eta baserritarrak izan duen
garrantzia. Baina, honetan guztietan norbaitek garrantzia izan badu emakume
baserritarra izan da.
Beraiek
dira gau eta egun gelditu gabe, lurra lantzen, etxera senide guziendako
elikagaiak eramaten, etxeko lanak egiten, eta etxekoak aintzinera ateratzen
egon direnak eta daudenak. Beraiek dira, altxapean gelditu bada ere, baserri
munduko jakinduriak (sendabelarrak, hazien mantentzea, egiteko moduak…) eta
erranen genuke, gure hizkuntza ere, generazioz generazio ondokoei pasa
dietenak, beraiek baitira egunero etxeko xahar eta ttikienekin egon direnak.
Hortaz, leloak dioen bezala, gure gorputzaren jabe ez ezik gure lurraren jabe
izan behar dugu. Ez diogu iñori progresoaren izenean, gure lurra suntsitu eta
ebatsi diezaguten. Gure herrien bizirauteko, behar beharrezkoa baitugu
lurraldeen eta gure gorputzen jabe izatea.
Bertzetik, eta ezin
aipatu gabe utzi, bizitzaren iraunkortasuna.
Bizitzaren
iraunkortasuna, bizitza erdigunean jartzea da. Hau da merkatu logikatik atera
eta ikusezina ez diren lanak ikustaraztea. Bizitzari eusten dioten lanak eta
historikoki emakumeek egin izan dituenak, derrigorrez eta dohain. Zaintza lanak
hain zuzen ere.
Emakumeak
dira, gure etxeko ttikiak, adintuak, pertsona eriak eta dependienteak zaintzen
dituztenak beraien obligazioa izanen balitz bezala. Gainera gehienetan inongo
balorerik eman gabe.
Badira
etxean lan egiteaz gain, etxetik kanpo zaintza lanetan ari direnak, arras
baldintza kaxkarrekin eta beltzean anitzetan, ordu pila sartuz eta soldata
kaxkar baten truke.
Ezin
aipatu gabe utzi, Baztanen dauden 2 enpresa handienak zaintza lanetan ari diren
emakumeoz osatuak daudela. Horietan ere gero eta okerrago daudela. Enpresak
pribatizatuz, langileen baldintzak kaxkartuz eta gero eta murrizketa
gehiagorekin.
Azkenik
aipatu, uda honetan jasan ditugun era sexista andana. Egunerokoan pairatzen
baditugu ere, besten inguruan eraso horiek areagotu egiten baitira.
Hortan
ere, Baztanen badugu zer erran. Urteak eramaten ditugu gure besta eta plazetan
normaltasunik ez dagoela. Hain ezaguna egin den mutildantza del medio. Erran
urteak pasa ala plaza batzuetan emakumeen partehartzea bermatu egin dela,
emakumeen borrokaren ondorio eta lorpen, baina zoritxarrez oraindik anitz dago
egiteke, bai mutildantzekin eta bai bestetan eta bestetatik kanpo ematen diren
eraso sexista horiekin akitu nahi badugu.
Bada,
hemendik gogor erran nahi dugu, festak, kaleak eta plazak gureak ere badirela.
Eta borrokan segituko dugula hori normaltasun osoz horrela izan arte.
Gure
kaleak, gure gorputza gureak dira eta eskubide osoa dugu nahi dugun bezala,
nahi dugunarekin eta nahi dugunean horietan ibiltzen.
Bertzerik
gabe, hemendik emakumeen mundu martxa dela eta, egin dugun bezala, emakumeak
elkartu eta antolatzera animatu nahi zaituztegu, hazi txiki batetik lore bat
eta lore batetik hamaika hazi loratu daitezen eraso sexistekin bukatu eta
Euskal Herria feminista bat erakitzeko.
Beraz,
hartu ditzagun laiak, irauli dezagun patriarkatua eta loratu ditzagun gure
herriak feministez.
Gure
gorputzak gure lurraldeak. Martxan segituko dugu guztiak libre izan arte.