Saltatu eta joan eduki nagusira
arranbela

arranbela

Bilatu blogean

Data: urria 07, 2015
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

kultura
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

Ikusienak

Irudia

IRITZI ARTIKULUA: GURE GORPUTZA, GURE ERABAKIA. ABORTUA DOAN ETA ASKE OSASUNGINTZA PUBLIKOAN.

Madrilgo PPko Gobernuak “Jaio ez dena babesteko Lege Organikoa” deitzen duten legearen onarpenarekin emakumeei beren amatasunaz askatasunez erabakitzea ukatuko zaie. Honek gaurko egoerarekin konparatua gibelerat egiten duen pausoa da, 1985eko legearekin zegoen egoera baino gogorragora itzuliz. Idoia Gilleneak iritzi artikulu hontan abortuaren lege desberdinen konparazioa egiten du bere hausnareketa plazaratzeko abiapuntu gisa. Artikulu osoa hemen   
Irudia

Adinekoen zaintza etxe-inguruan antolatuz

Baztango EHBilduk antolaturik Nicolas Blain Laguntza Exerat elkarteko lehendakariorde ohia eta HBaiko koordinatzailea, adinekoen zaintzaz etxe-inguruan mintzatu zen atzo Elizondoko Arizkunenean. Nafarroako Gobernuak orain gutti 65 urtetik goitiko jendeei inkesta egin die zahartzaroaz eta %85ak erantzun du laguntza behar izatekotan etxean hartu nahiko zuela. Nahikeria hori orokorra dela iduri du eta Hazparneko eskualdean 46 urte dira Laguntza Etxerat elkartearen bidez zerbitzu andana eskaintzen dutela adinekoak etxeetan zaindu ahal izateko. Blainek aipatu zuen denetariko zerbitzuak ematen dizkiela elkarteak erabiltzaileei: ohatzetik jaikitzen, janzten, bainura joaten eta dutxatzen laguntzen du, otorduak prestatzen, etxeak garbitzen, etxeko mantenimendua eta brikolajea egiten...; modu berean, etxetik kanpora ere laguntzen du: medikura, ospitalera, merkatura, ileapaindegira, lagun baten etxera eramanez... Ospitaleko egonaldiak e.a. Horretarako eta bertze zerbitzu sozial batzuk emateko 120...

Hilabete honen bukaeran publiko eginen dugu Baztani buruzko Diagnosia

Laster burutuko dugu Baztani buruzko diagnosia. Gure buruari jarritako epeak betetzen baditugu ilbeltzaren 21etik aitzin hemen bertan izanen duzue emaitza. Ondorio mamitsua izan duten h arreman franko egin  dira. Kontaktu hauek burutzeko material dexente aztertu behar izan dute diagnosi egileek. Interesgarriak iruditzen zaizkigulako eta aipatutakoaren adibide bezala hemen dituzue hezkuntzari buruzko 3 dokumentu: Herrietako Eskolei buruz 2010 Hezkuntza sistema publikoa, herritarra eta partehartzailea   EAE -ANV 2007 Hezkuntza aferetarako zinegotzi jaunari GUAZIN Baztandarron bilgunea 2006

ELIKAGAI BILKETA

Udaleko Gizarte Zerbitzuek elikagaiak bilduko dituzte beharrean den jendeari ondoko hilabeteetan  banatzeko. Bilketa  udaletxearen pareko eraikinean eginen da.  Ekar daitezkeen elikagaiak ondoko hauek izan daitezke: esnea, gatza, azukrea, legumbreak, kontserbak, olioa, ozpina… b erehala kadukatzen ez diren jatekoak eta oinarrizko elikagaiak direnak. Osteguna 20 eta ostirala 21   goizeko 11:00etatik 14.00etara  eta ostiralean arratsaldez ere 17.00etatik 19.00etara
Blogger zerbitzuak eskainia