Saltatu eta joan eduki nagusira
arranbela

arranbela

Bilatu blogean

Data: azaroa 06, 2015
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

Ikusienak

"EUSKARAZ BIZI NAHI DUT" HERRI LASTERKETAK

Ondoko astean     Euskaraz Bizi Nahi Dut herri lasterketaren bigarren edizioa ospatuko da Elizondon. Haurren lasterketarekin hasiko dira eta ondotik helduena.   Izen ematea lekuan bertan egin daiteke, helduek 5  eta haurrek 2 euroen truke. Kamisetak ere egonen dira salgai 5 eurotan eta parte hartzaile guztiei diploma emanen zaie.  NOIZ: Urriaren 19a, larunbata goizeko 11etatik aitzin NON: Elizondoko plazan Animatu eta parte hartu!!
Irudia

BAZTANEK EZ ERRAN DIO AROZTEGIAKO PROIEKTU URBANISTIKOARI

Baztango Batzar Nagusiaren deiari erantzunez, lehen aldiz gure historian, herri galdeketa bitartez erabaki dugu  etorkizuna baldintzatuko ligukeen proiektu bati buruz. Baztandarrok ezezko borobila eman diogu Aroztegiako proiektu urbanistikoari. Zorionak Baztan!!
Irudia

"HERRI LIBREEN MARTXAK" ASKAPENARI BABESA EMANEN DIO ASTELEHENEAN

Astelehenean Iruñean izango den Herri Libreen Martxara joateko deia egin eta Askapenaren kontrako epaiketa salatu dute Euskal Herriko kultur eremuko hainbat kidek.
Irudia

Zahar Etxeko langileek zortzi eguneko greba

Elizondoko Zahar Etxeko langileek borrokaldia abiaraziko dute beren eskubideak aldarrikatuz eta horren harira egindako agerraldiaren mamia helerazten dizuegu:   "Zahar egoitza kudeatzen duen IDEA INNOVACIÓN enpres1ak grebara jotzea beste aukerarik ez digu utzi, gure adinekoentzako kalitatezko zerbitzua eta lan baldintza duinak defendatzeko. Ez dute ezertarako balio izan enpresarekin akordio bat lortzeko egin ditugun saiakerek, gure proposamen ezberdinek. IDEA INNOVACION enpresak uko egiten dio langileekin negoziatzeari. Baztertuak sentitzen gara. Egoera honen aurrean, langileok ezin dugu beste alde batera begiratu. IDEA INNOVACIÓN enpresak ez du betetzen indarrean dugun hitzarmena, eta alde bakarreko neurriak hartzen ditu, hala nola aparteko ordainsariak zatika ordaintzea. Bi urte eta erdi daramatza hitzarmen kolektibo berri bat negoziatzeari uko egiten, eta langileek izoztuta ditugu gure lan-baldintzak 2018tik. Bajak betetzeko orduan murrizketak egiten ari da pertsonalean, et...
Blogger zerbitzuak eskainia