HONDAKIN TEKNIKARIA LAN TALDEAN IZATEKO PAUSUA EMAN DU BAZTANGO UDALAK

Baztango udalak lan­taldean hondakin teknikaria izateko pausua eman du. Atzoko osoko bilkuran gobernuan diren EH Bildu eta Ezkerraren proposamena Auzolaneanen eta Geroa Bairen babesarekin eta UPNren abstentzioarekin aitzinerat atera zen.

Azkeneko bi urteetan udalean kontratu laborala zuen hondakin teknikaria egon da. Kontratu aldia akiturik, postu hori udaleko lan­taldean kontratu administratiboarekin ateratzeko erabakia hartu da. Ikusirik hondakinen kudeaketa politika publikoetan hartzen ari den indarra eta Europatik eta Nafarrotik finkatzen diren birziklatze helburuak, udal mailan helburu horiek betetzeko baliabide iraunkorrak behar dira. Bertzeren artean, arloa bideratzeko teknikari gaituak. Nafarroako hiri hondakinen plan berriak 2025erako bilketa berezituaren maila %70ekoa izateko helburua du eta organikoena %50ekoa. Gainera obretako hondakinen trataera e.a. dago. Eta nola ez, hondakin guttiago sortzea eta horiek bererabiltzea ere bai.

Hondakin teknikariak urteko 39.358 euroko kostua izanen du eta hilabetero 1.589 euroko soldata garbia izanen du. Ondoko asteetan pleguak prestatu ondotik lan eskaintza publikoa eginen da