TEGNOLOGIA BERRIEN INGURUKO PREBENTZIO SAIOAK

Jakin badakigu, gaur egun teknologia berriak gure egunerokotasunaren parte direla. Horregatik, Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdiko Gizarte Zerbitzuek teknologia berrien erabilera osasuntsua eta arrisku gabekoa lantzea helburu duten prebentzio saioak antolatu ditu. 

Saio hauek zonaldeko eskoletako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei zuzenduak egon dira. Hauetan, hainbat eduki landu dira: teknologia berrien aukera eta arriskuak, norbere irudiaren babesaren garrantzia, ziberbullying-a eta babes neurriak erraterako. 

Teknologia berriek onurak eta arriskuak dakartzate eta hauen berri izatea beharrezkoa da, ahalik eta modu egokienean erabili ahal izateko dituen arriskuak saihestuz.