URDAZUBIKO LAN ISTRIPUAREN AURREAN, LAB SINDIKATUAREN ZEHAZTAPENAK

Atzo jasotako informazioaren arabera, badirudi istripu honen atzean puntu ilunak daudela obra lizentzia eta baimenei dagokionean behintzat. Konkretuki prentsan atera denaren arabera, eta Urdazubi Elgarrekin udal taldeak errandakoaren arabera Nafarroako Administrazio Epaitegiak obra lizentzia baliogabetzat jo zuela dirudi. Informazio honek dioena egia balitz, obra geldirik egon beharko litzateke epaitegiko ebazpena konpondu bitartean behintzat.

Jasotako informazio hau egia balitz, gertakarien larritasuna biderkatu luke, gehiago kontutan hartuta lan istripu honen ondorioz langile bat hil egin dela, eta 3 langile zaurituta daudela, horietako bat larri.

LAB sindikatutik gertatutako guztia argitzea exijitzen dugu, eta ikerketa azken muturrera eramatea. Norabide honetan ere Urdazubiko udalari lizentziaren inguruko argipen guztiak ematea exijitzen diogu. Bukatzeko gertakari honen atzean erantzulerik dagoen ala ez argitzea eskatzen dugu. Uste dugu, egoeraren larritasunak eta argitaratutako infornazioek hau guztia eskatzen duela.
Elizondo 2015eko azaroak 25