Saltatu eta joan eduki nagusira
arranbela

arranbela

Bilatu blogean

Data: abendua 18, 2015
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan
EHBildu hauteskundeak
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

Ikusienak

Irudia

"KIRIKA FM" LIBURUAREN AURKEZPENA

Metaziri kolektibo editorialak Elurre Iriarte BaƱez arizkundarraren Kirika FM, bizi garen munduei begira  izeneko liburua aurkeztu du prentsa agerraldi batez Iruritako Jauregiarte taberna kulturalean. Metaziri pentsamendu aldizkariaz gain, Baztango sortzaileen lanak argitaratzen ditu eta, Bazaudete olerki liburua eta Hiru ilargi laurden nobelaren ondoren, Kirika FM, bizi garen munduei begira gogoeta bilduma aurkeztu du. Liburuak Elurre Iriartek Xorroxin irratiko Di-da tartean egindako gogoetak biltzen ditu, paperera ekarriak. Testuak irratirako pentsaturik izanik, laburrak, zuzenak eta irakurterrazak dira eta, egileak berak aurkezpenean erran duen moduan, hausnarketarako eta eztabaidarako tartea ematen dutenak. Honako tokietan eskura daiteke 10 sosetan: Zugarramurdiko Marixan ostatuan; Erratzuko Zubi Punta ostatuan eta Altxuko dendan; Arizkungo Dolaetxea ostatuan eta estankoan; Elizondoko Axular liburu-dendan, Kiliki dendan eta Intza eta Ilargi ostatuetan; eta Orono...
Irudia

ESKUALDEKO ENPRESAK GREBAREKIN BAT EGITEN ARI DIRA

Biharko greba orokor eguna dela eta, eskualdeko lantegietan langileen batzarrak egiten ari dira . Momentuz jaso ahal izan ditugun datuen arabera, toki hauetan greba eginen dute: Enpresetan Arcelor Mittal Lesaka, Arcelor Mittal Protesic, Zalain, Funvera, Savera, Marmoles del Baztan, Elizondoko Dia supermerkatua, La Baztanesa autobusak, Xorroxin irratia. Hezkuntzan : Urdazubi-Zugarramurdi eta Baztango herrietako eskola ttipietan 48 langileetatik 40k greba eginen dute; Baztan ikastolak eta haur eskolak greba eginen dute, zerbitzu minimoak bertzerik ez dituzte emanen. Elizondoko lanbide eskolan ikasleen greba eginen dute eta irakasleetan, 20 irakasletik 17k. Lekarozko eskolan ikasle gehienek greba eginen dute eta irakasleen %80k ere bai. Baztango udaletxea bihar hetsia egonen da eta ez da publikoarendako arretarik izanen.

BILDUK AURREKONTUEN ZIRRIBORROA AURKEZTU DU

Baztango BILDUk Arizkunenea kultur etxean  aurtengo aurrekontuen zirriborroa herritarrei aurkeztu zizkien. Lehen aldia da gisako ekimena egiten dena.  Jarraian hitzorduari buruz El Diario Vascon eman duten berria .
Irudia

Erosketetan hondakinak murrizteko tuperrak

Baztango Udalak eta Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateek azaroaren 16tik 24ra doan Europako Hondakinen prebentziorako Astea baliatuz hondakinak murrizteko kanpaina martxan jarri dute berriz ere. Baztango Udalak eta Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateek, urteroko ohiturarekin jarraituz, Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen baitan prebentzio kanpaina bat jarri dute martxan. Aurten, duela 3 urte egin zuten kanpaina arrakastatsua errepikatuz, arrandegi eta harategietan sortzen diren plastiko eta paper hondakinak saihesteko tuperrak banatuko dituzte herritarren artean. Kanpainaren helburu nagusia hondakinak sortzearen arazoei buruzko gogoeta eragitea, eta erosketak egiterakoan hau kontutan hartzea da. Gure erosteko ohiturek eta erosketak egiteko moduek eragin handia dute hondakinen sorreran eta erosketarako poltsa berrerabilgarriak eta tuperrak erabiltzeko ohitura hartuz gero sortutako hondakin kopurua aunitz murrizten ahal dugu. Baztanen, etxean gai orga...
Blogger zerbitzuak eskainia