JOSTAILU EZ SEXISTAK OPARITZEKO KANPAINA ABIATU DU EH BILDUK

Eguberri sasoinean haurrei jostailu gehien oparitzen den unea izaki, EH Bilduk kanpaina bat abiatuko du oparitzen diren jostailuak ez sexistak izateko. 



Haurren hazkuntzan eta hezkuntzan, bitarteko naturala da jolasa. Jolasen bidez sozializatzen dute, ikasten dute taldean aritzen eta norbanako izaera osatzen. Jolasteko, ordea, jostailuak erabiltzen dira, eta hauek haurren nortasunaren garapenerako ezinbertzekoak dira. Jostailuekin jolastuz, haurrak identitatea eraikitzen hastearekin batera, bertzeekiko pertzepzioa, harremantze modua eta jendarteratzea lantzen du. Horregatik da garrantzitsua jostailuaren hautaketa, jakinda haurraren interesa, kanpoko eraginak eta gure asmoak, kontuan izan behar ditugula.

Ez dago jolas onik edo txarrik, jolasaren erabilerak baitira onak edo txarrak, izatekotan. Era berean, ez dago neska edo mutikoentzat den jolasik, izatekotan, jolas jakinak neskei edo mutikoei eskaintzen baitizkiegu; eta kasu hauetan, generoei esleitutako rolak eta aurreiritziak indartzen ditugu.

Horregatik guztiagatik, EH Bilduk kontzientziatzeko knapaina abiatuko du helduek erantzukizunez jokatzea eskatuz.